Funtsen Koordinazio Komitea Europako Batzordeko komite iraunkor bat da. Egitura Funtsak eta Kohesio Funtsa arautzen dituzten erregelamenduekin lotutako gaiak eztabaidatzea da haren funtzioa. Eskuarki, hilero egiten ditu bilerak, Europako Batzordea buru dela. EBko estatuetako funtzionarioak bertaratzen dira.
COCOFeko dokumentu:
COCOF zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaile gisa alta eman behar da. Aurrez erregistratutako erabiltzaileek, zerbitzura sartzeko, beren kredentzialak sartu behar dituzte, COCOFerako. sarbide honen bidez. Erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita egin behar da identifikazioa.
Aurrez erregistratuta egon ezean, dagokion formulario elektronikoa bete behar da. Aurrekontuen administrazioaren Interneteko Atarian (Bulego Birtuala) dago formularioa,"Sistemetara sartzeko eskaera" atalean (aurrekontu-administrazioaren informazio-sistemetarako sarbideen kudeaketa).
Espainia ez den Europako Batasuneko herrialde batean bizi diren erabiltzaileek helbide elektroniko honetara bidali behar dute sarbide-eskaera: Cocof@sepg.minhap.es
COCOFeko dokumentu publikoak: